jueves, 18 de diciembre de 2014

IKTei BURUZKO HAUSNARKETA.


IKTko klase teorikoetan, oso gustura egon naiz. Esan beharra dago teknologia berriak asko gustatzen zaizkidalako.  Teoriako klaseetan gehiena edo guztia ulertu dut, teknologiarekin ondo eramaten naizelako eta horren ondorioz IKTekin.

Talde lana egiterakoan  denbora  ondo  erabili dugunez k lana nahiko   ondo atera da.  Nahiz eta IKTko klase gutxi eduki, klaseko aurkezpenetan  asko ikasi ditut, bai esaten zutenarekin bai aurkezpena egiteko moduarekin. Talde bakoitzak bere aurkezpena egiteko baliabide desberdinak erabili dituelako.

Lanaren metodologiaren aldetik, ikasgai honetarako oso desegokia izan dela pentsatzen dut. Ez da izan batere motibagarria eta behintzat niretzako landutako testuak ez didate ekarpen positiborik egin.


Laburbilduz, IKTko arloa gustukoa eta interesgarria  iruditu zait, baina teoriako partean, beste modu batean planteatu beharko zela pentsatzen dut. Ez da egokia lau hilabetetan 4 edo 5 eskola teoriko izatea eta gainerakoa aurkezpenak.

8.SAIO TEORIKOA. ABENDUAK 18

Gaur, iraskasgaiarekin bukatzeko, dokumentatzaileek haien azken aurkezpenak egin ditzuzte.  Gaurko aurkezpenak interesgarriak izan dira, jendearen arreta deitu dute eta hori klaseko giroa ona izatearen errua izan da. Bukatzeko  iraskasleak blog-aren epemuga ezarri du.

jueves, 11 de diciembre de 2014

7. SAIO TEORIKOA. ABENDUAK 11

Gaurko saioan, bi gauza egin ditugu. Lehenengoa ikaskuntza gurpilei bukaera emateko, dokumentatzaileek haien aurkezpena egin dute, Sites-ak erabili dute eta bertan talde bakoitzetik jasotako informazioa islatuta dago. Oso lan txukunak eta interesgarriak izan dira.  


Bigarrena, irakasleak blog-ean bukaerako sarrera bat egin behar dugula azaldu digu. Honekin irakasgaiari bukaera emango diogu.

miércoles, 10 de diciembre de 2014