jueves, 20 de noviembre de 2014
5. SAIO TEORIKOA. AZAROAK 20
Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu eta 7 taldeek egin dute aurkezpena. Hainbeste talde izatean baliabide asko erabili dituzte: Driven bidezko powerpointa, preziak, haiek sortutako bideoak argazkiekin eta ahotsarekin… Nabaritu da, lehenengo aurkezpenekin konparatuta, denbora gehiago izan dutela. Interesgarriak izan dira, baina hainbeste talde izanda, atentzioa galtzen duzula, eta beste egunean bezala, hasieran isiltasuna zegoen klasean eta azkenean jende gehiena hitz egiten zegoen.
miércoles, 19 de noviembre de 2014
jueves, 13 de noviembre de 2014
4. SAIO TEORIKOA. AZAROAK 13
Aurreko astea Modulu astea izan zenez IKT saio
magistralik ez genuen izan. taldeetan jarri eta lanean aritu ginen aste osoan
ondare kulturala lantzen.
Gaurko saio teorikoan,
gurpilaren antolaketa martxan jarri dugu, Aurkezpenak “Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera” gaiaren ingurukoak izan dira. klasekide batzuek aurkezpenak egin
dituzte. Hasiera batean isiltasuna zegoen klasean baina pizkanaka pizkanaka
isiltasuna bukatu da. Klaseko giroa arraroa izan da.
Amaitzeko, esan beharra
daukat, hitz gutxi duten aurkezpenak eta irudi erakargarriak dituztenak
motibagarriagoak dira.
viernes, 31 de octubre de 2014
TESTUAREN SINTESIA
Aurreko astean IKT-ak hezkuntzan duten eragina edo paperaren artikulua irakurri genuen.
Hau da testuaren sintesia:
Gaur egungo gizartean teknologiak asko erabiltzen dira, hori dela eta, haurrek gero eta lehenago hasten dira teknologia erabiltzen. Teknologiaren izugarrizko aurrerapenagatik, gero eta digitalizatuagoak gaude. Baina kontu hau hezkuntzan ez da gertatzen. Eskola ez da gizartearen erritmo berdinarekin garatu. Hezkuntzan, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, IKT-ak gutxitan edo txarto erabiltzen dira. Batzuetan baliabiderik ez daudelako edo irakasleek prestatuak ez daudelako. Hau bultzatzeko, hezkuntza sistema berriztatu beharko zen. Klasetik kanpo izugarrizko aurrerapena gertatu da azken urteetan, eta hezkuntzan berdina gertatu beharko zen. Gainera teknologia eta teknika berriak erabiltzeak ikasleen motibazioa eta interesa piztuko zuen.
Proposatutako galderak:
2- Zer da zulo digitala?
Hitz gakoak:
- Teknologia
- Hezkuntza
- Alfabetatze digitala
- Informazioa
- Berriztatzea
jueves, 30 de octubre de 2014
3. SAIO TEORIKOA. URRIAK 30
Saio honetan, bideo bat ikusi dugu. Irakasleak Maria Acasoren “Visiones
disruptivas de la educación” bideo jarri digu. Bertan, Maria agertzen da hezkuntza
disruptiboari buruz hitz egiten eta bere iritzia ematen. Horretaz aparte
klaseak emateko beste bost puntu nabarmen azaldu ditu: Boterea, denbora
eta lekua, ikusezina, informazioa eta zagutza
Hitzaldia bukatzeko, Maríak hiru galdera proposatzen
ditu irakaskuntzan gaudenontzat
1. Irakaskuntza prozesuaren inguruan maiztasunarekin
hausnartzen al duzu?
2 . Metodologia berritatzaileak erabiltzen al dituzu?
Zeintzuk?
3. Metodologien inguruan hausnartzen al duzu?
Erabiltzen dituzun metodologiak zuk zeuk askatasunez erabakitakoak dira ala zuk
iraganean jaso zenuenaren errepikapenak dira?
Bukatzeko irakasleak egin behar dugu lana berria azaldu digu. Horretarako
4ko taldeetan jarri digu. Azalpena bukatu eta gero taldean bildu gara eta lana
antolatzen hasi gara.
Nire taldekideak Itziar, Markel eta Eider dira.
martes, 28 de octubre de 2014
Suscribirse a:
Entradas (Atom)