viernes, 31 de octubre de 2014

TESTUAREN SINTESIA

Aurreko astean IKT-ak hezkuntzan duten eragina edo  paperaren artikulua irakurri genuen.

Hau da testuaren sintesia:

Gaur egungo gizartean teknologiak asko erabiltzen dira, hori dela eta, haurrek gero eta lehenago hasten dira teknologia erabiltzen. Teknologiaren izugarrizko aurrerapenagatik, gero eta digitalizatuagoak gaude. Baina kontu hau hezkuntzan ez da gertatzen.  Eskola ez da gizartearen erritmo berdinarekin garatu. Hezkuntzan, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, IKT-ak gutxitan edo txarto erabiltzen dira. Batzuetan baliabiderik ez daudelako edo irakasleek prestatuak ez daudelako. Hau bultzatzeko, hezkuntza sistema berriztatu beharko zen. Klasetik kanpo izugarrizko aurrerapena gertatu da azken urteetan, eta hezkuntzan berdina gertatu beharko zen. Gainera teknologia eta teknika berriak erabiltzeak ikasleen motibazioa eta interesa piztuko zuen.


Proposatutako galderak:

1- Zergatik hezkuntzan IKT-ak gutxi erabiltzen dira?

2- Zer da zulo digitala?

Hitz gakoak:

- Teknologia
- Hezkuntza
Alfabetatze digitala
- Informazioa
- Berriztatzea


jueves, 30 de octubre de 2014

3. SAIO TEORIKOA. URRIAK 30

Saio honetan, bideo bat ikusi dugu. Irakasleak Maria Acasoren “Visiones disruptivas de la educación” bideo jarri digu.  Bertan, Maria agertzen da hezkuntza disruptiboari buruz hitz egiten eta bere iritzia ematen. Horretaz aparte klaseak emateko beste bost puntu nabarmen azaldu ditu:  Boterea,   denbora eta lekua, ikusezina,  informazioa eta zagutza

Hitzaldia bukatzeko, Maríak hiru galdera proposatzen ditu irakaskuntzan gaudenontzat

1. Irakaskuntza prozesuaren inguruan maiztasunarekin hausnartzen al duzu?

2 . Metodologia berritatzaileak erabiltzen al dituzu? Zeintzuk?

3. Metodologien inguruan hausnartzen al duzu? Erabiltzen dituzun metodologiak zuk zeuk askatasunez erabakitakoak dira ala zuk iraganean jaso zenuenaren errepikapenak dira?

Bukatzeko irakasleak egin behar dugu lana berria azaldu digu. Horretarako 4ko taldeetan jarri digu. Azalpena bukatu eta gero taldean bildu gara eta lana antolatzen hasi gara.

Nire taldekideak Itziar, Markel eta Eider dira.


TALDEKO BATZARRAREN AKTA: 2014KO URRIAREN 30


jueves, 23 de octubre de 2014

lunes, 6 de octubre de 2014

1. SAIO TEORIKOA. URRIAK 6

Gaurko saioa lehenengoa izan da, irakasleak bere buruaren eta irakasgaiaren aurkezpena egin du. Ikasgaia nolakoa den azaldu digu eta IKTak zer diren ezagutu dut. Egin behar diren lanak eta ebaluazio irizpideak nolakoak izango diren esan digu. Honez gain, blog bat sortu behar dugu, hau ebaluaziorako ezinbesteko tresna izango da, Eguneroko hausnarketak egiteko eta jarduerak igotzeko erabili behar dugu. Lehenengo momentuan oso zaila izango zela pentsatu dut. Espero dut entretenigarria eta motibagarria izatea.

IKTak zer dira?