jueves, 27 de noviembre de 2014

6. SAIO TEORIKOA. AZAROAK 27

Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu. Gainera Gaurko saioan aurkezpena egitea tokatu zaigu.Aurkezpena Powtoon baten bidez egin dugu eta konpetentzia digitalei buruzkoa izan da.
Jarraian bideo eskegiko dut.



domingo, 23 de noviembre de 2014

KONPETENTZIA DIGITALEN NOTAK

Hemen dituzue testutik ateratako notak garbira pasatuta.



KONPETENTZIA DIGITALAK. TESTUAREN LABURPENA. AZAROAK 23

La alfabetización informacional y digital: fundamentos pedagógicos para la enseñanza y el aprendizaje competente.


5 hitz gako:
Alfabetatzea, konpetentziak, Informazioa, IKTak eta ezagutza.

Proposatutako bi galderak:
-Testuarekin erlazionatutak:
Zertan datza konpetentzia digitala?
Zeintzuk dira ideia bat barneratzeko pausuak?
-Pentsatzeko galderak:
-Zein izango litzateke konpentzia hauek hezkuntza arlora eramateko metodologia?
-IKTak beharrezkoak baldin badira hezkuntza osotasunean garatzeko zergatik ez dira era egokian erabiltzen?

Laburpena:
Antzina informazioa ikasten zen zuzenean, gaur egun aldiz beste behar bat sortu da. Informazioa etengabe sortzen denez gizarteak hura aztertzeko, aukeratzeko eta sortzeko beharra dauka. Beraz informazioa berebiziko elementua da gaur egungo gizartean, eta ondorioz, hezkuntzan ere. Gehiegizko informazioak intoxikazioa sortzen du, horregatik alfabetatze digitala beharrezko irakaskuntza bihurtzen da hezkuntzan.
Informazio hau tratatzeko teknologia berriek erabilera garrantzitsua daukate. IKTak informazioa tratatzeaz gain sozializatzeko eta komunikatzeko baliabideak dira. Eta hauen gabeziak identitate falta sortu dezake. Horregatik da hain garrantzitsua IKTak harremanetarako erabiltzen jakitea eta baita egoera desberdinei aurre egiteko. Hala alfabetizazioaren helburua agertzen da, pertsona komunikatzeko eta informazioa antolatzeko gai izatea.
Honekin batera esan dezakegu konpetentziak, arazo edo egoerei aurre egiten jakitea dela, jakintza desberdinak erabiliz. Hala nola, motibazioa, erronka, flexibilitatea, sormena, ulermena eta aktibotasuna helburutzat hartuz. Bi konpetentzia mota daude, oinarrizkoak eta orokorrak. Orokorrak unibertsitate hezkuntzan lantzen dira eta konpetentzietatik eratorriak  dira. Oinarrizkoak testuinguru zehatz batean zereginak gauzatzekoak dira eta eskolan ikasten dira.
Konpetentzia hauek hezkuntzara eramaterakoan ikaskuntza esanguratsua sortzen da. Ikaskuntza esanguratsua izateko hiru kontzeptu ete behar dira: Ikasitakoa eta aurretik jakindakoa erlazionatzen jakitea, informazio hori erabiltzen jakitea eta arazoak konpontzeko gaitasuna edukitzea.

Ikaskuntza esaguratsua izateko IKTen alfabetizazioa izatea ezinbestekoa da. Alfabetizazio hori landu dela bermatzeko bost dimentsio garatu behar dira: dimentsio instrumentala, informazioa bilatzea; kognitiboa, informazio hori barneratzea; komunikatiboa, egokitasunez azaltzen jakitea; akziologikoa, informazioa erabiltzen jakitea; eta emozionala, emozioak kontrolatzea.

jueves, 20 de noviembre de 2014

5. SAIO TEORIKOA. AZAROAK 20

Gaur aurkezpenekin jarraitu dugu eta 7 taldeek egin dute aurkezpena. Hainbeste talde izatean baliabide asko erabili dituzte: Driven bidezko powerpointa, preziak, haiek sortutako bideoak argazkiekin eta ahotsarekin… Nabaritu da, lehenengo aurkezpenekin konparatuta, denbora gehiago izan dutela. Interesgarriak izan dira, baina hainbeste talde izanda, atentzioa galtzen duzula, eta beste egunean bezala, hasieran isiltasuna zegoen klasean eta azkenean jende gehiena hitz egiten zegoen.

jueves, 13 de noviembre de 2014

4. SAIO TEORIKOA. AZAROAK 13

Aurreko astea Modulu astea izan zenez IKT saio magistralik ez genuen izan. taldeetan jarri eta lanean aritu ginen aste osoan ondare kulturala lantzen.

Gaurko saio teorikoan, gurpilaren antolaketa martxan jarri dugu, Aurkezpenak Informazioaren gizartetik ezagutzaren gizartera” gaiaren ingurukoak izan dira. klasekide batzuek aurkezpenak egin dituzte. Hasiera batean isiltasuna zegoen klasean baina pizkanaka pizkanaka isiltasuna bukatu da. Klaseko giroa arraroa izan da.

Amaitzeko, esan beharra daukat, hitz gutxi duten aurkezpenak eta irudi erakargarriak dituztenak motibagarriagoak dira.