IKTko klase teorikoetan, oso gustura egon naiz.
Esan beharra dago teknologia berriak asko gustatzen zaizkidalako.
Teoriako klaseetan gehiena edo guztia ulertu dut, teknologiarekin ondo
eramaten naizelako eta horren ondorioz IKTekin.
Talde lana egiterakoan denbora ondo
erabili dugunez k lana nahiko ondo atera da. Nahiz eta IKTko klase gutxi eduki, klaseko
aurkezpenetan asko ikasi ditut, bai
esaten zutenarekin bai aurkezpena egiteko moduarekin. Talde bakoitzak bere
aurkezpena egiteko baliabide desberdinak erabili dituelako.
Lanaren metodologiaren aldetik, ikasgai honetarako
oso desegokia izan dela pentsatzen dut. Ez da izan batere motibagarria eta behintzat
niretzako landutako testuak ez didate ekarpen positiborik egin.
Laburbilduz, IKTko arloa gustukoa eta interesgarria
iruditu zait, baina teoriako partean, beste modu batean planteatu beharko
zela pentsatzen dut. Ez da egokia lau hilabetetan 4 edo 5 eskola teoriko izatea
eta gainerakoa aurkezpenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario